logo
INICIO ATLETAS CALENDARIO NOTICIAS VETERANOS + ATLETISMO


ORKATZ BEITIAK POKERRA BOROBILDU ZUEN

Moises Campeny

Ahaztu egiteko moduko denboraldi baten, ondarrutarrak lortu zuen bere laugarren urrezko domina Espainiako Txapelketa absolutoan.

Pare bat aste atzera joanda, gauzak ez zeuden bat ere ondo. Lesio luzeak, entrenamendu saio gehienak erdizka eginda. Frustrazioa. Den dena pikutara bidaltzeko modukoa.

Baina Mentxakak eta Orkatz berak ondo dakite zelan eraman baporea portura. Eta ez bakarrik itsasoa bare bare dagoenean, baizik eta galerna erraldoiekin ere.

Aurreko zapatuan, Ordiziako Urdaneta 500 mitintxoan, Orkatzek geratu zituen kronoak 10.61ean. Haizearen laguntzaz, 2.1, baina aspaldi luzeegi baten halako markarik usaindu gabe zeukan.

Tenerifeko finalerdiak sensazio itxaropentsuak ekarri zizkigun. Baina finalean bostgarren postuarekin konformatu beharra.

Erreleboa geratzen zen eta hor: Zas! Bat, bi, hiru…. Laugarren txapi. Pokerra

Zorionak eta Kalatraban ikusi arte.

29 Julio 2008